Irisgarritasuna
Irisgarritasun politika abere.eus
Webgunea egitean abere.eus, gure asmoa izan da ahalik eta erabiltzaile gehien sartzeko moduko webgune bat diseinatzea, kontuan hartu barik erabiltzaileon muga pertsonal eta teknologikoak.
Horretarako, W3C (World Wide Weberako Partzuergoa) barruan dagoen WAI Lantaldeak (Web Accessibility Initiative) zehaztutako Irisgarritasun Jarraibideak edo Diseinu Irisgarriaren Oinarri Orokorrak aplikatu eta bete ditugu.
Irisgarritasun arazoren bat baldin badaukazu, edo gai honi buruzko iruzkinik edo iradokizunik egin nahi baduzu, ez egin zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko. Helbide elektronikoa: info@abere.com
Zer da irisgarritasuna?
Edozein baliabide (weba, kutxazain automatikoa, etab.) pertsona guztientzat eskuragarri egotea ziurtatzeko artea da, modu bateko edo besteko urritasunen bat eduki ala ez.
Webaz zehazki ari bagara, edozein pertsona sartzeaz dihardugu, pertsona horren ezintasuna fisikoa, teknikoa edo zentzumenei lotutakoa izan.
Zergatik da hain inportantea web orriak irisgarriak izatea?
Pertsonek, eta ezintasunen bat duten pertsonek bereziki, zailtasunak izaten dituzte weba erabiltzeko, hainbat eta hainbat hesi aurkitzen baitituzte bai web orrian bertan bai erabiltzen dituzten aplikazioetan; horien artean: nabigatzaileak, multimedia gailuak, pantaila irakurgailuak, ahots sintetizadoreak, etab.
Hesi horien eraginez, erabiltzaileek ezin eskuratu dezakete orotariko informazioa, hala nola enplegu bilaketari lotutakoa, jarduera zibikoei buruzkoa, informazio orokorra, merkataritzari buruzkoa, hezkuntzaren ingurukoa…
Hona hemen erabiltzaileek webguneak bisitatzean topatu ohi dituzten hesien adibide batzuk:
- hautazko testurik gabeko irudiak agertzea.
- Irudien mapetan hautazko testurik ez egotea.
- Orrialdea egituratzen duten elementuak oker erabiltzea.
- Azaldu gabeko azpititulurik edo irudirik ez duten soinuak agertzea.
- Erabiltzaileei inolako aukerarik ez ematea, euren nabigatzaileak markoei, scriptei eta appletei eusteko gai ez direnean.
- Modu linealean irakurtzean behar bezala interpretatzen ez diren taulak.
- Orriek behar den moduko kolore kontrasterik ez edukitzea.
- Etab.
Zein dira orrialde irisgarriei etekina ateratzen dieten erabiltzaileak?
Ezintasun guztiek interneterako sarbideari eragiten ez dieten arren (esaterako, oinez ibiltzeko zailtasuna daukan pertsona bat), askok arazo handiak dakartzate, ia denok dugun ezintasun teknikoa ahaztu barik. Erabiltzaileen artean, kasu ugari topa ditzakegu:
- ahotserako eta braillerako itzulgailuak dituztenak, baina soinu txartelik edo testu nabigatzailerik ez dutenak.
- Koloreak bereizteko zailtasunak dituztenak eta kolore bakarreko sistemak dituztenak.
- Ikusmen arazoak edukita, web orriaren letraren tamaina handitu behar dutenak.
- Epilepsia fotosentikorra dutenak.
- Nabigatzaile zaharkituak dituztenak, edo oso berriak eta ezezagunegiak, edo nabigatzeko zerbitzuak desgaitu dituztenak.
- Zailtasun motorrak dituztenak eta mugimenduan dauden objektuekin elkarreraginean egoteko gaitasunik ez dutenak.
- Sagua ez beste gailu bat dutenak.
- Zailtasun kognitiboak dituztenak.
Oro har, guztion onerako da orri irisgarriak izatea, erraz erabiltzen direlako eta inolako arazorik sortzen ez dutelako.
Zer dira W3C eta WAI?
World Wide Web Consortium delakoa erakunde neutrala da. Internet eta interneten estandarrak behar bezala garatzen direla bermatzen du, eta irisgarritasunaren inguruko lantalde bat sortu du, WAI izenekoa.
1999ko maiatzean, WAI taldeak Web Edukien Irisgarritasunerako Jarraibideak argitaratu zituen, hau da, honako informazio hau eskaintzen duen dokumentazio apartekoa: 3 irisgarritasun mailak betetzeko irisgarritasun zuzentarauak, zuzentarauen edukiak aztertzeko zerrendak eta zuzentarauok betetzeko teknikak.
Zein da irisgarritasun jarraibideen funtsa?
Zuzentarau horiek 14 jarraibide orokorretan oinarritzen dira (ondoren, 65 puntutan azpibanatzen dira), eta diseinu irisgarria egiteko oinarri orokorrak dira.
Jarraibide horiek honako hauei daude zuzenduta: web orrien diseinugileei; webguneak aztertu eta horien irisgarritasuna egiaztatzen dutenei; euren webgunea irisgarria izatea nahi duten erakundeei; eta ezintasunen bat dutenei euren webguneko informazioa eskuratzeko aukera eman nahi dieten erakundeei.
Zenbat irisgarritasun maila daude?
Hona hemen hiru irisgarritasun mailak:
- A maila (1. lehentasuna): garatzaileak egiaztatze puntu hauek bete beharko ditu; bestela, zenbait pertsona ez dira gai izango webgune bateko informazioa eskuratzeko.
- AA maila (2. lehentasuna): garatzaileak egiaztatze puntu hauek bete beharko ditu; bestela, baten batek informazioa eskuratzeko zailtasun handiak izango ditu.
- AAA maila (3. lehentasuna): garatzaileak puntu hauek bete ahal izango ditu; bestela, pertsona batzuek zailtasunak izango dituzte informazioa eskuratzeko.