Abere

Abeltzaintza ustiategietarako zerbitzu integralak

Bezero zerbitzua
945 285 099

Itzulketak

Ororen gainetik, zure eskubideak daude beti

aberekoop.com-ek produktuak itzultzea onartuko du baldin eta bezeroak salgaia jaso eta hurrengo 7 egunen barruan jakinarazten badu, eta merkataritzaren antolamendua arautzen duen 47/2002 Legeak exijitzen dituen baldintzak betetzen badira.

Itzulketak onartzeko, abere.com-ek aldez aurretik baimendu beharko ditu, eta idatziz egon beharko dira. Baimena eskatzeko, bezeroak abere.com-ekin jarri beharko du harremanetan aldez aurretik, eta, behin baimena emanda, itzulketa onartua izan dadin salgaia nora bidali eta zer baldintza bete jakinaraziko zaio.

Salgaia jatorrizko enbalajean bilduta itzuli beharko da, egoera bikainean eta ondo babestuta, garraioko zigilurik eta zinta itsaskorrik gabe.

Itzulketa onartu eta hurrengo 7 egunen barruan jaso behar da salgaia gure biltegian. Epe horren barruan jasotzen ez bada, itzulketa baztertu egingo da.

Itzulketak helbide honetan hartuko dira:

aberekoop.com (abere@aberekoop.com)

  • Granja Modelo
  • 01192 Arkauti (Araba)
  • Tel.: 945 257 411 / 945 285 099
  • Faxa: 945 263 942

Behin salgaia jasota eta egoerarik onenean dagoela egiaztatuta, itzuli egingo da diru kopurua.

aberekoop.com-ek eskubidea dauka zenbateko txikiago bat ordaintzeko baldin eta materiala ez bada egoerarik onenean iristen.

Itzulketaren ondoriozko garraio gastuak bezeroak hartuko ditu bere gain. Egindako lehen entregaren garraioaren zenbatekoa itzulketaren zenbateko osotik deskontatuko da.

Garraioaren ondorioz kaltetutako produktuak:

Garraioan izandako kalteengatiko erreklamazio bat tramitatu ahal izateko, garraio agentziari jakinarazi behar zaio 24 orduko gehieneko epean telefono hauetara deituta: 945 257 411 / 945 285 099. Entregatzeko unean kanpo enbalajea hondatuta badago, eskaria jasotzean sinatzen den albaranean adierazi.

Erreklamazioa egin ondoren, aberekoop.com arduratuko da produktu akastuna jasotzeaz, eta, behin jasota, egoerarik onenean dagoen produktu bat bidaliko da bezeroarentzako inolako kosturik gabe.