Bidaltzeko moduak
Ordainketa formalizatu eta berehalaxe bidaliko dira eskariak.
Aipatzekoa da Bezero Zerbitzuak eskariaren egoerari eta bidalketari buruzko informazioa emango dizula nahi duzunean.
Penintsula barruko bidalketen kostua kalkulatzeko, kontuan izango dira eskariaren pisua, bolumena, bide tartea eta abar, garraioko operadore logistikoarekin negoziatutako erreferentziako tarifei jarraituz. Gure kasuan, garraioko agentzia espezializatuek garraiatzen dituzte eskariak.
Entrega helbideak:
Â
Erosketa datuak betetzeko orduan, badago erositakoa fakturazio helbidera ez baina beste helbide batera bidaltzeko aukerarik.
Horretarako, aski da datuak betetzean egoki ikusten duzun helbidea hautatzea, edo helbide fiskala barik, beste helbide bat sartzea, erregistratzeko unean nahiz eskaria egiteko unean.
Hori guztia, ordaintzeko modua hautatzean agertuko zaizkizun gehitu eta aldatu funtzioen bidez egin ahal izango duzu. Kasu honetan, bidalketaren hartzaileari ez zaio eskariaren faktura iritsiko. Faktura erosleari iritsiko zaio.
Entregatzeko epea
Gure entrega epe ziurtatua72 ordukoa da lurralde nazional osorako; hala ere, entrega gehienak 24 orduren barruan egiten dira.
Ezusteko edo ezohiko atzerapenik gertatuz gero, bezero zerbitzuan diharduen taldea eroslearekin harremanetan jarriko da gertatutako intzidentziaren berri emateko eta eskariaren tramitearekin jarraitu nahi duen ala ez erabaki dezan. Produkturen baten izakinik gelditzen ez bada, entregatzeko aurreikusten den epea jakinaraziko zaio erosleari, interesik duen ala ez jakiteko.Â
Aipatutako helburuetatik kanpo doazen bidalketen kostua zein den jakiteko, galdetu gure Bezero Zerbitzuari.
Zalantzarik edo iradokizunik edukiz gero, bidali inprimakia eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.