Abere

Abeltzaintza ustiategietarako zerbitzu integralak

Bezero zerbitzua
945 285 099

Nola erosi

Gure online dendan, erraz, eroso eta azkar erosiko dituzu albaitaritzako produktuak.

Ezer baino lehen, ez ahaztu, edozein zalantza edo kontu argitu behar izanez gero, eskura duzula gure Bezero Zerbitzua:

Online dendan zure eskaria egiten hasteko, bezero gisa izena eman behar duzu. Hala, produktua bidaltzeko behar ditugun datuak eskuratuko ditugu. Horretarako, zure kontaktu, bidalketa eta fakturazio datuak bete behar dituzu inprimakian.

. Behin erregistratuta, bete itzazu “Erabiltzailea” eta “Pasahitza” eremuak erosten hasteko. Zure gakoak gogoratzen ez badituzu, sakatu "Zure pasahitza ahaztu duzu", edo bestela gurekin harremanetan jarri eta geuk emango dizkizugu.

Ondoren, eskariaren prozesuaz informatuko zaitugu, puntuz puntu:

1.- Produktua aukeratzea:

  • Sar zaitez hautatutako produktuaren fitxan.
  • Sakatu "erosi" produktuaren fitxa barruan.
  • Aukeratutako produktua zure erosketa orgara gehituko da (orriaren eskuinaldean). Bertan, erosi nahi duzun kaxa/unitate kopurua adierazi ahal izango duzu.
  • Erosketa amaitutakoan, sar zaitez erosketa organ (orriaren eskuinaldean).

Produkturen bat nahi baduzu baina aurkitzen ez baduzu, jakinarazi egiguzu Bezero Zerbitzuaren bidez eta atsegin handiz lagunduko dizugu.

2.- Ordaintzeko modua hautatzea.

3.- Eskaria berrestea.

Erosketa prosezu osoa amaitutakoan, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu sarbide postara, non eskariaren xehetasun guztiak agertuko baitira. Jasotzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan, mesedez.

Banku transferentzia bidezko ordainketa aukeratzen baduzu, transferentzia zein kontu zenbakitara egin adieraziko dizu. Mesedez, faxean zehaztu argi zure izena eta berrespen e-mailean adierazitako eskari zenbakia.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eskuratzeko moduan egongo dira baldin eta kooperatibetan izakinik badago. Une zehatz batean produkturen bat agorturik badago, berehalaxe jakinaraziko dizugu.