Abere

Abeltzaintza ustiategietarako zerbitzu integralak

Bezero zerbitzua
945 285 099

Ordaintzeko moduak

a) Banku transferentzia:

Zure eskaria amaitutakoan, eskari osoaren xehetasuna jakin ahal izango duzu berehala iritsiko zaizun mezu baten bitartez. Behin mezu hori jasota, 3084 0064 91 6300018673 Ipar Kutxa kontuan transferentzia bat egin beharko duzu.

Transferentzia hori aipatutako banku kontura egin beharko duzu, eta gero kopia bat guri fax bidez bidali zenbaki honetara: 945 263 942.

Transferentzia online egiten baduzu, frogagiriaren kopia bat bidali diezagukezu posta elektronikoz helbide honetara: abere@aberekoop.com. Frogagiria jasotakoan, administrazioak eskaria bidaltzeko agindua emango die gure logistika zerbitzuei.

Ohar garrantzitsua

Eskariak banku transferentzia bidez, jasotzean edo kreditu txartel bidez (esaterako, VISA) baino ezin izango dira ordaindu.).

b) Jasotzean ordaintzeko:

Eskaria jasotzean egin behar duzu ordainketa. Eskariaren zenbatekoa kontratatutako garraio enpresari ordaindu beharko diozu |zerbitzaria|. Ordaintzeko modu honek %3ko errekargua eta 4 euro + BEZ-eko gutxieneko zenbatekoadu, eta hori adierazita geratzen da zure erosketa orga bistaratzeko orduan.

Ohar garrantzitsua

Ordainketa modu hau soilik onartzen da 300 eurotik gorakoak ez diren eskarietan. Zure eskariak aipatutako zenbatekoa gainditzen badu, sistemak ez dizu modalitate hau hautatzen utziko, automatikoki ezkutatuko baita.

c) Kreditu txartela:

Ordainketa kreditu txartel bidez egin nahi izanez gero, 3DSecure ordainketa sistema erabiliko da. VISAk eta MASTERCARDek garatutako ordainketa modu honek aukera ematen du Interneten erosketa seguruak egiteko; gainera, erabiltzen ari den txartelaren benetako titularra eroslea bera dela egiaztatzen du.

Hemendik aurrera, gako sekretu bat beharko duzu, zure bankuak emango dizuna. Hala, sarean iruzurra egitea ezinezkoa da eta trantsakzioen erabateko segurtasuna bermatzen da.

Nola lortu gako sekretua?

Zure txartela egin duen banku edo kutxaren bitartez eskuratuko duzu zure gako sekretua. Dagoeneko banku elektronikoaren bezeroa bazara, kasu gehienetan zuzenean online eskatu ahal izango duzu.

Prozesua oso erraza da, oraingoaren antzekoa.

  • VISA txartelaren bidez ordaintzea aukeratzen baduzu, zenbakia eta iraungitze data eman beharko dituzu, orain arte bezala.
  • Une horretan, pantaila bat aterako da, non bankuak gako sekretua eskatuko baitizu (gogora ezazu gako hori ez direla txartelaren atzealdean dauden hiru zenbakiak, baizik eta zure banku edo kutxaren bitartez lortuko duzuna).
  • Ondoren, gure zerbitzari seguruak dena ondo dagoelako erantzuna jasoko du.

Bezeroentzako abantaila erantsi bat ere badago, hots: ordaintzeko modu honek ez dauka errekargurik.